287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

4/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 3an, 4/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon diren bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, aldaketak behin betikotzat jo dira, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

4/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzea, 13.432,14 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “9200 1310001 Diruz lagundutako lan-kontratua”. Honako honen kargura finantzatuko da:

45050. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza 55E/2020 Ebazpena: 3.438,00 euro.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza 1878E/2020 Ebazpena: 1.900,00 euro.

87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 8.094,14 euro.

Total: 13.432,14 euro.

5/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzea, 52.928,65 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “9120 10000 Funtzionarioen ordainsariak”. Honako honen kargura finantzatuko da:

87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 52.928,65 euro.

Total: 52.928,65 euro.

Uharte Arakilen, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2014829