287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2020ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Kontzejuaren Idazkaritzan –Traibuenasen baitago– egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Traibuenasen, 2020ko azaroaren 29an.–Kontzejuko burua, Vicente Jacinto Alejos Sainz.

Iragarkiaren kodea: L2014694