287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia inork alegazio eta erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da Lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, terraza eta beladoreei dagokienez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara.

XEDAPEN IRAGANKORRA

–2020ko martxoaren 14tik aurrerako ondorioekin, eta 2020. urtearen gainerakoan zehar, bertan behera geratzen dira “Tabernetako terrazak eta kidekoak: mahaiak, aulkiak eta beladoreak” epigrafeko tasak lurzoruaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik.

–Martxoaren 14aren aurretik ez zegoen terraza baimendurik udalerrian; hala, bada, ez da tasarik sortu urtarrilaren 1etik egun horretara bitarte.

Zangozan, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2014680