287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Udalerriaren izenaren aldaketa. Jendaurrean jartzea

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Puiuko udalerriaren izenaren aldaketa, Pueyo/Puiu izen elebiduna harturik.

Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara eman ondoren, erreklamazioak aurkez ditzaten beren burua kaltetutzat jotzen duten partikularrek edo erakundeek.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://pueyo.sedelectronica.es).

Puiun, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2014644