287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, ekonomia eta administrazio baldintzen agiria onetsi du, honako hau enkante publikoan ateratzeko, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz:

Baso aprobetxamendua, hurren zehaztu bezala:

–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 10eko 14/2020 Ebazpenak baimena ematen du baso aprobetxamendua egiteko Puiuko herri-basoko “La cuesta” parajean, zehazki, 2. poligonoko 20. lurzatian. Aprobetxamendu horrek lote bakarra du; hona hemen haren ezaugarriak:

Lote bakarra

Zuhaitz mota

Aleppo pinua (Pinus halepensis)

Parajeak

“La cuesta”

Jarduketaren azalera

1 ha

Mozketa mota

Polizia-mozketa

Zuhaitz kopurua

198

Bolumena (m³)

35

BALORAZIO EKONOMIKOA

0,00 euro

–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren 2020ko apirilaren 17ko 154/2020 Ebazpenak baimena ematen du baso aprobetxamendua egiteko Puiuko herri-basoko “La Cofradía”, “La Plana” eta “Los Cerrados” parajeetan, zehazki, 4. poligonoko 125. eta 130. lurzatietan eta 1. poligonoko 574. lurzatian. Aprobetxamendu horrek lote bakarra du; hona hemen haren ezaugarriak:

Lote bakarra

Zuhaitz mota

Makal-klonak (populus x canadienses)

Parajeak

“La Cofradía”, “La Plana”, “Los Cerrados”

Jarduketaren azalera

0,95 ha

Mozketa mota

Arraseko mozketa

Zuhaitz kopurua

214

Desbiribiltzeko zuraren bolumena (m³)

239

Beste produktu batzuen bolumena (m³)

31

BOLUMENA, GUZTIRA

270

BALORAZIO EKONOMIKOA

5.028,00 euro (BEZik gabe)

Aipaturiko aprobetxamenduez gain, aprobetxamenduaren adjudikaziodunak, nahitaez eta aipaturiko aprobetxamenduko mozketa egin aurretik, moztu egin beharko ditu erortzeko arriskuan dauden eta balio komertzialik ez duten zuhaitzak 4. poligonoko 111.-113., 126. eta 186. lurzatietan, hala eskatu baitzigun Errepideak Zaintzeko Zerbitzuak, jarraikiz Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 24ko 340/2019 Ebazpenari eta Herri-lanen zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 595/2019 Ebazpenari, hori egiteko baimena ematen baitute.

Makaldiaren mozketak badu orobat Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena, 1S0004220495 identifikazio-zenbakiko ebazpenaren bidez, Puiuko 1. poligonoko 571. lurzatian eta 4. poligonoko 111.-113., 125., 126. eta 130. lurzatietan (partzialak), jabari publiko hidraulikoaren barneko aldean.

Baldintza teknikoen eta ekonomia eta administrazio baldintzen agiriak: Puiuko Udalaren egoitza elektronikoan (https://pueyo.sedelectronica.es) eta Nafarroako Kontratazio Atarian.

Eskaintzak aurkezteko tokiak: Puiuko Udalaren Erregistro Orokorra (La Plaza, 12), jendea hartzeko ordutegian (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 14:30era), edo Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Katalaingo multzoa, NA 5100 errepidea, 2. km, Garinoain), astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:30era; edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein.

COVID-19ak sorturiko egoera dela eta, hitzordua eskatu beharko da udaletxera joateko, 948 721022 telefonora deituz edo idatziz pueyo@agrupacionvaldorba.es helbide elektronikora.

Eskaintzak aurkezteko epea: hamabost egun natural, lizitazio iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala ere, epearen azken eguna baliogabea bada Puiun, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Proposamenak irekitzea: Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://pueyo.sedelectronica.es) eta Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratuko dira, gutxienez ere 48 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, eguna eta ordua.

Puiun, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2014643