287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 20an hartua, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onesten dituena, 2021erako.

2020ko azaroaren 20an egin bilkuran, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak erabaki zuen Nafarroako Gazteriaren Institutuaren mendeko instalazioak erabiltzeko jarraitu beharreko oinarrizko honako irizpide hauek onestea:

1. Instalazioen errentagarritasun soziala lortzea da horien funtsezko helburua, eta, horretarako, ezinbestekoa da haien erabilera areagotzea.

2. Nafarroako Gazteriaren Institutuaren mendeko instalazioek eta espazioek kirol programei eta gazteentzako jarduerei lehentasuna eman diezaietela ahalbidetzea.

3. Gazteen prestakuntza integrala erraztea nazioarteko, estatuko, autonomia erkidegoko eta tokiko erakunde guztiek bizikidetzarako eta tolerantziarako esparruaren barnean sustatzen dituzten programa, jarduera eta ekintzen bidez.

4. Edozein pertsonak edo taldek gazteen egoitzak eta aterpetxeak erreserbatu gabeko ordu eta egunetan erabiltzeko eskatzea ahalbidetzea.

5. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak sustatzen dituen jardueren garapena aldeztea eta laguntzea.

Helburu horiek lortzeko, erabaki da Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari ahalmena ematea honako hauek egiteko:

1. Nafarroako gazteen elkarteek Nafarroako Gazteriaren Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko baimena ematea, ebazpenaren bidez; bertan prezio-murriztapenak eta are doakotasuna aplikatuko ote den zehaztuko da, jardueraren xedearen arabera, eta Institutuak jasoko duen kontraprestazioa finkatuko.

Aplikatzen ahal den murriztapena %75 izanen da urteko lehen erabileran, %50 bigarrenean eta %25 hirugarrenean.

Murriztapena ostatu gastuei eta lekuen erabilpenari aplikatuko zaie, sekula ez mantenuari, eta 2 gaueko gehieneko erreserbetan, bakarrik. Deskontu hauek 20 eguneko aurrerapenarekin eskatu behar dira, gutxienez.

2. Instalazio hauek erabiltzeko itunak edo hitzarmenak izenpetzea, prezio horiek alde batera utzita, elkarte, hezkuntza zentro, tokiko entitate edo, oro har, edozein erakunde edo entitaterekin, publikoa edo pribatua, bi aldeen onurarako.

3. Nafarroako Gazteriaren Institutuak kudeatzen dituen zentroak eta instalazioak erabiltzeko gehieneko prezioen eta tarifen araubide hau ezartzea.

OTADIA GAZTE-ATERPEA (ALTSASU)

Ostatua.

Aterpekide txartela daukaten pertsonek edo taldeek bakarrik hartzen ahalko dute ostatu aterpe horretan.

Aterpea itxita egonen da 10 pertsona baino gehiagok betetzen ez badute.

BEHE-DENBORALDIA (1)

GOI-DENBORALDIA (2)

ASTEGUNETAN (3)

ASTEBURUETAN (4) ETA JAIEGUNETAN (5)

ASTEGUNETAN

ASTEBURUETAN ETA JAIEGUNETAN

BANAKAKOA

14,00

17,50

16,80

21,00

BIRENTZAKOA

10,00

12,50

12,00

15,00

ERABILERA PARTEKATUA

8,00

10,00

9,60

12,00

BIRENTZAKOA BANAKA ERABILTZEKO

17,50

21,88

21,00

26,25

(1) Urtarrila, otsaila, martxoa, azaroa eta abendua.

(2) Apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila eta urria.

(3) Astelehen, astearte, asteazken eta osteguneko gauak.

(4) Ostiral, larunbat eta igandeko gauak.

(5) Jaieguneko eta jaiegun aurreko gauak.

Deskontuak.

–30 eta 60 pertsona arteko taldeak: %20.

–60 lagun baino gehiagoko taldeak: %25.

–7 eta 14 egun arteko egonaldiak: %10.

–14 egunetik gorako egonaldiak: %15.

–Aurreko urtean metatutako okupazioa 30 egun baino handiagoa: %20.

–Gazte txartelaren titularrak: %20.

–Familia ugariaren txartelaren titularrak (deskontua aplikatzekoa da familiako kideei bakarrik): %20.

–Ez dira metagarriak. Onura gehien ematen duena aplikatuko da.

–Hiru urte baino gutxiagoko pertsona lagunduen ostatua doakoa da.

Bestelako zerbitzuak. Gehieneko prezioak.

Hiru lagunentzako edo gehiagorentzako geletan libre gelditzen den ohe bakoitzeko

5,00 euro

Eskuoihalen sorta

3,50 euro

Garbigailua

3,00 euro

Lehorgailua

3,00 euro

Gosaria (*)

3,50 euro

Bazkaria (*)

8,50 euro

Afaria (*)

7,50 euro

Bazkaria eta afaria (*)

16,00 euro

20 pertsonarentzako bilkura aretoa / ordua (**)

12,00 euro

40 pertsonarentzako bilkura aretoa / ordua (**)

15,00 euro

40 pertsonarentzako baino gehiagorentzako bilkura aretoa / ordua (**)

22,00 euro

Ekitaldi eta hitzaldi aretoa / ordua (**)

25,00 euro

(*) Elikaduraren prezioak zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunak ezarritako tarifaren mende egonen dira, eta zuzenean ordainduko zaizkie. Prezioak BEZa barne dira.

(**) Ostatua duten taldeei ez zaie kobratuko aretoen erabilera.

Deskontuak.

Bilkura aretoen alokairuek, zenbat ordu kontratatzen diren, deskontu hauek izanen dituzte:

–20 eta 30 ordu artean: %5.

–31 eta 40 ordu artean: %10.

–41 eta 50 ordu artean: %15.

–50 ordu baino gehiago: %20.

BELBIERETXEA GAZTE-ATERPEA (DONEZTEBE)

Talde prezio bakarra, eguneko.

Astelehenetik ostiralera

130,00 euro

Larunbata edo igandea

230,00 euro

Ostiraletik igandera

460,00 euro

Taldeko kide guztiek gazte txartela badute, prezio horien gainean %10eko deskontua aplikatuko da.

Egonaldia azken eguneko 17:00etan bukatuko da.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez onetsitako deskontu edo doakotasunik bada, gutxieneko okupazioa 15 pertsona izanen da.

Aurreko apartatuetan aipatutako zentro eta instalazio guztietako arau orokorrak.

1.a Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatu edo sustatzen dituen jarduerak instalazioak erabiltzeagatiko eta ostatu hartzeagatiko gastuak ordaintzetik salbuetsita egonen dira, baina otordu gastuak (gosaria, bazkaria eta afaria) beren gain hartu beharko dituzte.

2.a Onetsitako prezio eta tarifek indarra izanen dute prezioen araubidea berritzen den arte.

3.a Tokiaren erreserba.

Aterpetxe eta gazte aterpe batean ostatu hartu nahi duen edozein pertsonak edo taldek zenbateko osoaren %25era arteko gordailua egin beharko du, eta erreserba formalizatzeko konturako dirutzat hartuko da, baita fidantzatzat ere, baldin eta erreserba horren izenean ostatu hartu duten pertsonek instalazioetan kalteak sorrarazten badituzte.

Tokia erreserbatzeko gordailua itzuliko da, oso-osorik, baldin eta erreserbatutako tokien ezeztapena egiten bada, sarrera-eguna baino bi hilabete lehenago egiten bada, gutxienez.

Erreserbatutako tokien ezeztapena gutxienez 30 egun lehenago egiten bada, itzulketaren ehunekoak, ezeztatu diren tokien ehunekoaren arabera, hauek izanen dira:

–Erreserbatutako tokien %50 baino gehiago ezeztatzea: %50eko itzulketa.

–Erreserbatutako tokien %25 eta %50 artean ezeztatzea: %75eko itzulketa.

–Erreserbatutako tokien %25 baino gutxiago ezeztatzea: %100eko itzulketa.

Tokiak 30 egun baino lehenago ezeztatzen badira, ezeztatutako tokiei dagokien zenbatekoa ez da itzuliko.

Hostelling Internationaleko Erreserba Zentralaren bidez hartzen diren ostatu erreserbek %8ko gehikuntza izanen dute; gehikuntza hori Hostelling Internationali ordainduko zaio zuzenean, erreserbako gastu gisa. Erreserba deuseztatuz gero, Hostelling Internationali egin beharko zaio itzultzeko erreklamazioa.

4. Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zentroak eta instalazioak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubide hau ezartzea, horien kudeaketa enpresa adjudikaziodunei dagokienean. Prezio guztiek BEZa barne dute.

Nafarroako Gazteriaren Institutuari atxikitako zentro hauen kudeaketa integrala enpresa pribatuei adjudikatu zaie. Beraz, enpresa horiek izanen dira instalazio horietan aplikatu beharreko prezioak zehazten dituztenak. Hala ere, gehieneko honako prezio hauek onesten dira, enpresa horiek errespetatu beharko dituztenak:

BAZTAN GAZTE-ATERPEA (LEKAROZ)

Ostatua.

BIRENTZAKO GELAK

6 OHEKO LOGELAK

OSTATUA ETA GOSARIA

26,00 euro

23,00 euro

MANTENU ERDIA

31,00 euro

28,50 euro

MANTENU OSOA

36,00 euro

33,50 euro

OKUPATU GABEKO OHEA

7,00 euro

5,00 euro

Bestelako zerbitzuak. Gehieneko prezioak.

GARBIGAILUA

3,00 euro

LEHORGAILUA

3,00 euro

ESKUOIHALAK

3,50 euro

20 PERTSONARENTZAKO ARETOA

12,50 euro

40 PERTSONARENTZAKO ARETOA

16,00 euro

APARTAMENTUA - GEHIGARRIA

16,00 euro

BAZKARIA EDO AFARIA

10,00 euro

GETADARKO GAZTE-ATERPEA

Ostatua.

Astelehenetik ostegunera: 182,00 euro egunean.

Ostiralean, larunbatean eta igandean: 310,00 euro egunean.

Asteburuan (ostiraletik igandera): 522,00 euro.

Erabaki honetan ezarritako tarifa eta prezio guztiak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Iruñean, 2020ko azaroaren 20an.–Lehendakaria, Javier Remírez Apesteguía. Kidea-Idazkaria Javier Martínez Eslava.

Iragarkiaren kodea: F2014102