287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa tarifa eta prezio publikoetan, Udal igerilekuaren erabilera arautzen duen ordenantzari eta Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzari dagokienez

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean,

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Prezio publikoak aldatzea Udal igerilekuaren erabilera arautzen duen ordenantzari dagokionez (122. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 6koa), honako hau erantsirik:

I. eranskina

Tarifak

Honako zenbateko hauekin:

ERROLDATUAK

EZ

ERROLDATUAK

DENBORALDIKO ABONAMENDUAK

Haurrak (5-13 urte)

40 euro

45 euro

Helduak (14-64 urte)

60 euro

70 euro

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dutenak eta familia ugariak

40 euro

45 euro

HILABETEKO ABONAMENDUA (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera)

Haurrak (5-13 urte)

35 euro

40 euro

Helduak (14-64 urte)

50 euro

55 euro

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dutenak eta familia ugariak

35 euro

40 euro

HAMABOSTALDIKO ABONAMENDUA (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera)

Haurrak (5-13 urte)

30 euro

35 euro

Helduak (14-64 urte)

40 euro

45 euro

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dutenak eta familia ugariak

30 euro

35 euro

EGUNEKO SARRERA, LARUNBAT ETA JAIEGUNETAN

Haurrak (5-13 urte)

5 euro

Helduak (14-64 urte)

6 euro

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dutenak eta familia ugariak

6 euro

EGUNEKO SARRERA, GAINERAKO EGUNETAN

Haurrak (5-13 urte)

4 euro

Helduak (14-64 urte)

5 euro

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dutenak eta familia ugariak

5 euro

Eguneko sarrera, dutxak erabiltzeko bakarrik

2 euro

2 euro

Salbuetsirik daude aurreko taulan adierazitako prezioetatik:

–Udalak antolaturiko kirol jardueretako parte-hartzaileak, halakoetan udal igerilekuko instalazioak erabili behar badira.

–Udalak edo bera kide den erakunde, entitate edo elkarteek antolaturiko udalekuetako neska-mutikoak, halakoetan udal igerilekuko instalazioak erabili behar badira.

Bigarrena.–Tarifen eranskina aldatzea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan (2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 23koa), honako zenbateko hauek ezarririk:

“Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 7,77 euro/janari (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2021erako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 21,76 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera).

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak bere horretan geldituko dira, gerora aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.

Hirugarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarri ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es), bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Bosgarrena.–Arauzko tramiteak beterik, hasiera batez onetsitako arau fiskalen testuei eta tarifen eranskinei egindako aldaketek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Seigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2014638