287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko azaroaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatzen duenarekin 235. artikuluarekin lotuta (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Epe horretan alegaziorik jartzen ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta horren berri emango da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jende guztiak jakin dezan.

Oteitzan, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2014108