287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2021erako zerga-tasak

Orotz-Beteluko Udalak, honako hau erabaki zuen 2020ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:

ERABAKIA:

2.–Ordenantza fiskalen tarifak:

2.1. 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina ondorioak izan ditzaten, ondoko tasak onestea (aurreko urteko tasa berak):

–Orotz-Beteluko udal pilotalekua erabiltzeko tasak: 1,5 euro/fitxa.

–Ur horniduraren tasak:

1.–Kuota finkoa kontagailua alokatzeagatik: 7,08 euro/urte + BEZa.

2.–Horniduraren kuota finkoa: 0,93 euro/hilabete + BEZa.

3.–Tarifa, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko:

3.1. Etxeetan erabiltzeko hornidura:

a) Ekainetik irailera: 0,257 euro/m³ + BEZa + Nilsaren kanona.

b) Urritik maiatzera: 0,129 euro/m³ + BEZa + Nilsaren kanona.

3.2. Industrian erabiltzeko hornidura: 0,72 euro/m³ + BEZa + Nilsaren kanona.

4.–Kontagailurik ez duten etxebizitzetan: kuota, 10 m³/hiruhilekoa.

5.–Hargune berria hornidura eta saneamendu sareetan: kuota bakarra, 200,00 euro + BEZa.

–Eremu publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak: Festetako barrakak: 30,00 euro.

–Lehen erabilera eta erabilera aldaketa, eraikin eta instalazioetan, oro har: 250,00 euro bizitegi-unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.

3.–Herri-ondasunen kanonak:

3.1. Ez aldatzea herri-ondasunen kanonak 2021eko ekitaldirako; hortaz, aurreko urtekoak izanen dira indarrean. Hona hemen:

–Etxerako epaitza: 13,00 euro urtean.

–Lurzatiak: 12,00 euro urtean.

4.–Egutegi fiskala:

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2021eko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan ordaintzeko. Hona nola:

–Ura (urritik maiatzera): ekainaren 1etik 30era.

–Ura (ekainetik irailera): urriaren 1etik 31ra.

–Zirkulazioko zerga: otsailaren 1etik 28ra.

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (lehen seihilekoa): apirilaren 1etik 30era.

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (bigarren seihilekoa): azaroaren 1etik 30era.

–Herri-lurretako belarrak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Herri-lurzatiak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ekainaren 1etik 30era.

–Epaitzak: apirilaren 1etik urriaren 31ra.

Orotz-Betelun, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L2014855