287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza aldatzea. Hasierako onespena 2020ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Ordenantzaren 6. artikuluko b) apartatuaren bigarren paragrafoa aldatu da, eta “www.orkoien.com”en ordez, “https://orkoien.sedelectronica.es” sartu da.

Iragarkiaren kodea: L2014214