287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

EU-R4.5A unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2020ko azaroaren 20ko N 2020-0271 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da UE-R 4.5A unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua, Pedro Garde Oscozek, María José Segura López-Bailok, Sergio Cabral López-Ceperok eta Eva María Blanco Almagrok aurkeztua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Milagron, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2014183