287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Telxius Torres España, SLU. Jarduera: sakelako telefoniaren oinarrizko estazio bat instalatzea. Tokia: Travesía de la Cava, 1, Martzilla.

Martzillan, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2014107