2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
2021erako zerga-tasak
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea, 2021eko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta egiazkoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1. Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
2. Karga-tasa: %25.
–Lurraren kontribuzioa: Karga-tasa: %0,155.
Lizoainen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2014429