287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2021erako zerga-tasak

Leozko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, 2021ean aplikatu beharreko karga-tasak onetsi zituen, nahitaez ordainarazi beharreko honako zerga hauei dagokienez:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa bakarra, %0,25ekoa.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako gutxieneko tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarentzat karga-tasa %2 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak foru lege bidez horretarako onetsitako azken tarifak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

• Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak.

• Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %13ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Ez dira tasak aldatuko, ez agiriak egin eta tramitatzeko, ez hirigintza arloko jarduketak egiteko, ordenantza fiskaletan onetsi ziren tarifei buruzko eranskinekin bat.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta erabaki honen kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 35/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.

Leotzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2014697