287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2020ko azaroaren 30eko ohiko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion aldaketa bat sartzeari Lakuntzako Udalaren 2020ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin bat, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2014657