287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Uharteko Udalaren eta haren erakunde autonomo Musika Patronatuaren 2021ko plantilla organikoa eta 2020eko abenduaren 31ko lanpostuen zerrenda. Espedientea: 1980/2020. Espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Uharten, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2014557