287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2021 urteko zerga-tasak

Goizuetako Udalak, 2020ko azaroaren 24an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2021 urteko udal zergen zerga-tasak ezartzea:

1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,25 izanen da.

1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,25 izanen da.

1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 izanen da.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta gutxieneko karga-tasa aplikatuko dira.

1.5. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: legeak onesten dituen tarifak eta gutxieneko karga-tasa aplikatuko dira.

1.6. Zirkulazio zerga: legeak onesten dituen tarifak aplikatuko dira.

2.–Erabaki honek 2021 urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2014473