287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2021eko diru-bilketarako egutegia

Garinoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 2021. urteko diru-bilketarako egutegia onestea. Hona hemen:

Lehena.–Ondoko zerga-egutegi hau onestea 2021. urterako:

–Ibilgailuen gaineko udal zerga:

  • Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:

  • Ordainketaren lehenbiziko zatia. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.
  • Ordainketaren lehenbiziko zatia. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.
  • Ordainketaren bigarren zatia. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
  • Ordainketaren bigarren zatia. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:

  • Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

–Herri-lurrak eta errentamenduak.

  • Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
  • Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, eta herritarren eskura jartzea udal honen egoitza elektronikoan, http://garinoain.sedelectronica.es helbidean.

Garinoainen, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2014894