2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2021eko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak
Garinoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntan, erabaki zuen honako zerga-tasa, prezio publiko eta kanon hauek onestea 2021erako:
–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,315.
–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,34.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:
- Lehen urtea: %0,25.
- Bigarren urtea: %0,50.
- Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
-Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
SORTZEALDIA (urteak) | KOEFIZIENTEAK | KARGA-TASA |
20 edo hortik gora | Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoak | %15,00 |
19 |
18 |
17 |
16 |
15 | Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoak | %20,00 |
14 |
13 |
12 |
11 |
10 |
9 |
8 |
7 |
6 |
5 |
4 |
3 | Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoak | %15,00 |
2 |
1 |
1 baino gutxiago |
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.
Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan https://garinoain.sedelectronica.es argitaratzeko agintzea, udalerriko bizilagun orok jakin dezan.
Garinoainen, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.
Iragarkiaren kodea: L2014888