287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, arkitekto teknikoen lanpostuak betetzeko oposizioaren lehen ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 14an emandako 2925/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arkitekto teknikoen bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Bada, deialdi horretan, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Begoña Garate Esain andreak, Elena Merino Salón andreak eta Marian Mendive San Martin andreak, hain zuzen ere lehen ariketaren behin betiko emaitzak onesten dituen epaimahaiaren erabakiaren aurka. 2020ko urriaren 21ean argitaratu ziren aipatu emaitzak.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2020ko abenduaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2014659