287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2021erako zerga-tasak

Esteribarko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten zerga-tasak onetsi zituen. Hona haien zerrenda:

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,225.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera, gutxieneko 1 indizea aplikatuta.

c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: indarra duen araudian ezarritako tarifak.

Interesdunak hala eskaturik, honako hobari hauek aplikatuko dira zergaren kuotan:

%25eko hobaria ECO ibilgailuetarako.

%50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuetarako.

d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

e) –Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako ehunekoak aplikatuko dira lurraren balioaren gainean.

Sortzen den zerga-oinarriaren gainean aplikatzeko karga-tasa %8 da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2014567