287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko azaroaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Esteribarren, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2014566