287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Bakaikun, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2014528