287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egongo da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2014536