287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2020ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Aranoko Udaleko plantilla organikoaren aldaketaren hasierako onespena 250 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2020ko urriaren 27an, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz Aranoko Udalaren plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia ulertzen da. Jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Lan-kontratatudunak.

Lanpostua: administrari laguntzailea.

Maila: D.

Lanaldia: %41.

Mailaren osagarria: %12.

Lanpostuko osagarria: %2,99.

Baldintza berezia. Euskara jakitea nahitaezkoa, maila EGA edo baliokidea.

Egoera administratiboa: hutsik.

Aranon, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2014458