2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du aipatu plantilla.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Antsoainen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L2014445