287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA honako proiektu honen leheneratze plana: kareharria ustiatzeko proiektua, aurkeztu dena Baztango udal-mugarteko “Arritxuri 33061” izeneko meatzaritzako emakida luzatzeko eskaeran.

Jendaurrean jartzen dira goian aipatu proiektuaren leheneratze plana eta proiektua bera, aplikatuz ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzkoa.

Interesdun direnek alegazioak aurkez ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ahal dela, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta, 30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/plan-restauracion-del-proyecto-explotacion-caliza-presentado-con-solicitud

Iruñean, 2020ko azaroaren 24an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2014307