287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2020ko azaroaren 25ean Lizarrako Los Llanos Kulturagunean egin batzar orokor arruntean, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan hamabost egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak nahiz kexak aurkeztu ahal izateko, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2020ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2015045