287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2020ko abenduaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa. Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu bere 235. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, bai eta harekin bat heldu diren arauek ere.

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2014885