287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

348/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2020ko urriaren 8ko bilkuran proposatutako ebaluazio erabakiak onesten dituena.

Kontuan hartuta Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak egin eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariak ikus-onetsitako txostenean azaldutakoa, non helarazten baitira toki entitateek sortutako dokumentu sailetarako Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak hartu dituen 498.etik 518.era bitarteko erabakiak. Zerrendan jaso da, baita ere, datuen babesaren arloan pertsonek gauzatzen dituzten eskubideei loturiko erabakia, Nafarroako administrazio publiko guztiek sortzen dutena.

Toki entitateek erabaki horiekin bat egiten ahalko dute, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesteko, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 14an emandako 51/2016 Foru Aginduan ezarritako prozedurari jarraikiz.

Halaber, 51/2016 Foru Aginduan dago ezarrita toki entitateek bat egiten ahalko dutela dokumentuen ebaluaziorako batzorde propioa eratua duen beste toki entitate batek hartutako erabakiekin. Tafallako Udalak Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen aldeko erabakia eskatu zuen, bat egiteko “Udaltzaingoaren zehapen espedienteak” sailaren gaineko balorazioarekin, zeina alkatetzaren 229/2013 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, Tuterako Udalaren Dokumentuak Hautatu, Balioetsi eta Garbitzeko Batzordeak proposaturik. Ebazpen hori 2013ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ekoan.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea toki entitateei dagozkien dokumentu sailen ebaluazioari buruzko erabakiak, 498.etik 516.era bitartekoak. Erabaki horiek ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira.

2. Onestea 517. erabakia, administrazio publiko guztiek pertsonek datuen babesaren arloan gauzatzen dituzten eskubideei loturik sorturiko dokumentu sailaren ebaluazioarena. Erabaki hori ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.

3. Onestea 518. erabakia, Tafallako Udalak egindako eskaera baiesten duena eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dena. Eskaera horren bidez eskatu zen bat egitea “Udaltzaingoaren zehapen espedienteak” sailaren gainean egindako balorazioarekin, zeina alkatetzako 229/2013 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen (2012/06 erabakia), Tuterako Udalaren Dokumentuak Hautatu, Balioetsi eta Garbitzeko Batzordeak proposaturik.

4. Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuari, Tafallako Udalari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 19an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. ERANSKINA

–Erabakitako deuseztatze epeek espediente itxiei eta inolako ikuskapen prozedura, erreklamazio edo errekurtsoren pean ez daudenei eragiten diete; bestalde, halakorik gertatzen bada, dagokien dokumentu sailaren parte bihurtzen dira.

–Espedienteak fisikoki deuseztatzeko, jarraikiko zaio Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituen Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren ekainaren 14ko 51/2016 Foru Aginduan ezarritako prozedurari.

Erabakiaren zenbakia

498

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) diru-bilketari buruzko espedientea

Agiriak

–Zerga oinarriaren arabera kalkulatutako likidazio behin-behineko edo behin betikoa, lizentzia espedientean jasoa.

–Ordainagiria edo dirua sartu izanaren kontabilitate agiria.

–Diruzaintzako sarrera frogagiria.

–Autolikidazioa, halakorik bada.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala / Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

499

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren (gainbalioa) diru-bilketari buruzko espedientea.

Agiriak

Autoaitorpena:

–Autoaitorpenaren inprimakia, beterik.

–Zergaren xede den egintza edo kontratua biltzen duen agiri publikoaren kopia arrunta.

–Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, autolikidazioa aurkezten duena ez bada zergaren subjektu pasiboa, eta subjektu pasiboaren NANaren fotokopia.

–Subjektu pasiboaren aurretiazko egiaztapena, zergarekiko lotura edo lotura ezari buruzkoa

–Likidazioa, organo eskudunaren onespenerako

–Organo eskudunak onetsitako likidazioa

–Likidazioaren jakinarazpena subjektu pasiboari

–Zergaren ordainagiriaren jaulkipena

–Diru-sarreraren frogagiria.

Gainbalioaren aitorpena:

–Zergaren xede den egintza edo kontratua biltzen duen agiri publikoaren kopia arrunta aurkeztea.

–Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, autolikidazioa aurkezten duena ez bada zergaren subjektu pasiboa, eta subjektu pasiboaren NANaren fotokopia.

–Subjektu pasiboaren aurretiazko egiaztapena, zergarekiko lotura edo lotura ezari buruzkoa

–Likidazioa, organo eskudunaren onespenerako

–Organo eskudunak onetsitako likidazioa

–Likidazioaren jakinarazpena subjektu pasiboari

–Zergaren ordainagiriaren jaulkipena

–Diru-sarreraren frogagiria.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala / Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Zati bat deuseztatzea:

1. Betirako gordetzea

–Likidazioa, organo eskudunaren onespenerako

2. Erabat deuseztatzea

–Espedientearen gainerakoa

Espedientea bukatu eta 30 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

500

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren zergaren diru-bilketari buruzko espedientea

Agiriak

–Zergaren ordainagiria

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

501

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Ekonomia jardueren gaineko zergaren (EJZ) diru-bilketari buruzko espedientea

Agiriak

–Zergaren ordainagiria

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

502

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren diru-bilketari buruzko espedientea

Agiriak

–Zergaren ordainagiria

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

503

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Kontribuzio berezien zergaren diru-bilketari buruzko espedientea

Agiriak

–Egiaztagiria

–Ofizioa

–Txostena

–Planoak

–Ebazpena

–Iragarkia

–Eskabidea

–Eginbidea

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Betirako gordetzea

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

504

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Luxuzko gastuen gaineko zergaren diru-bilketari buruzko espedientea

Agiriak

–Zergaren aitorpen-likidazioa

–Tramitea zuzen kudeatzeko agiri osagarriak, tramitazio unitateak eskatutakoak, halakorik izanez gero.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

505

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergadunen errolda

Agiriak

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergadunen erregistroa

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Betirako gordetzea

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

506

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen (higiezinen) gaineko kontribuzioaren zergadunen errolda

Agiriak

–Lurraren kontribuzioaren (ondasun higiezinak) zergadunen erregistroa

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Betirako gordetzea

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

507

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Ekonomia jardueren gaineko zergadunen errolda

Agiriak

–Ekonomia jardueren gaineko zergadunen erregistroa Datu hauek daude bilduta erroldan edo erregistroan:

a) Subjektu pasiboa identifikatzeko datuak: pertsona fisikoen kasuan, identifikazio fiskaleko zenbakia eta izen-deiturak; pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izen osoa eta anagrama, halakorik badute, eta Tributuei buruzko abenduaren 28ko 230/1963 Legearen 33. artikuluak aipatzen dituen entitateen kasuan, izendapena.

b) Jardueraren helbidea eta subjektu pasiboaren egoitza fiskala.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Betirako gordetzea

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Txanda irekia

Oharrak

Motibazioa: Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa

Erabakiaren zenbakia

508

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Luxuzko gastuen gaineko zergadunen errolda

Agiriak

–Luxuzko gastuen gaineko zergadunen erregistroa

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Betirako gordetzea

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

509

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordaintzetik salbuetsitakoen espedientea

Agiriak

–Zergadunaren eskaera, non aitortzen baitu ez dagoela zergapeturik, eta hori egiaztatzeko frogagiriak

–Foru Komunitateko Zerga Administrazioak udalei egindako komunikazioa, haien udal mugarteetan dauden higiezineni dagokienez egiaztatutako balioen gainean.

–Zergapeturik ez egotearen gaineko udalaren adierazpena.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

510

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Herri-lurren eta landa-lurren kontribuzioaren gaineko zerga-ordainketaren salbuespen eta hobarien espedientea

Agiriak

–Interesdunen eskaera, zergapeturik ez egoteari buruz (eta hori egiaztatzeko frogagiriak) edo hobaria izateko eskubideari buruz.

–Toki entitatearen adierazpena, erabaki bidez, zerga hobarirako edo zergatik salbuesteko.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Txanda irekia

Oharrak

Motibazioa: Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa

Erabakiaren zenbakia

511

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Ekonomia jardueren gaineko zerga-ordainketaren salbuespenen espedientea

Agiriak

–Zergadunaren eskaera, non aitortzen baitu ez dagoela zergapeturik, eta hori egiaztatzeko frogagiriak

–Zerga salbuespenaren gaineko udalaren adierazpena.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

512

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Trakzio mekaniko ibilgailuen gaineko zerga-ordainketaren salbuespen eta hobarien espedientea

Agiriak

–Interesdunen eskaera, zergapeturik ez egoteari buruz, eta hori egiaztatzeko frogagiriak (hor ageri dira ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia).

–Toki entitatearen adierazpena, zergatik salbuesteko.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

513

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Zerrendak, ordainagiriak eta kobrantzako beste agiri batzuk

Agiriak

–Kobrantza zerrendak, ordainagiriak eta kobrantzako beste agiri batzuk.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Kobrantzako zerrendak edo agiriak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

514

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Zergadunen erroldak eratzearen gaineko erreklamazio espedientea

Agiriak

–Interesdunaren erreklamazioa zergadunen erroldan sartzeagatik

–Entitatearen erabakia, erreklamazioa baiesten/ezesten duela deklaratzeko.

–Aurreko erabakiaren gaineko jakinarazpena interesdunari.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

515

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Premiamendu bidezko diru-bilketaren espedientea.

Agiriak

–Premiamendu-probidentzia.

–Premiamendu-probidentziaren jakinarazpena.

–Interesdunaren eskaera, prozedura eteteko (halakorik egin bada)

–Zorraren zenbatekoaren ordainketa (halakorik bada).

–Kobraezinaren erabakia (kreditu kobraezinaren deklarazioa, kaudimengabeziagatik) (halakorik bada).

–Zordunketa azkentzeko erabakia, legezko edozein kausa dela eta (halakorik bada)

Prozedurak aurrera eginez gero:

–Zordunaren egoera ekonomikoaren eta ondarearen gaineko informazio eskaera hainbat organismori, eta haien erantzuna.

–Enbargo-probidentzia.

–Enbargo-probidentziaren jakinarazpena.

–Enbargo-eginbideak (dirua, higiezinak, baloreak...)

–Enbargoaren jakinarazpena eta komunikazioa zordunari eta interesdun diren hirugarrenei (Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 124. artikuluarekin bat).

–Zorra kobratu izanaren frogagiriak

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala/Ogasun Alorra

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Espedientea bukatu eta 10 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Erabakiaren zenbakia

516

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Gurasoen edo tutoreen baimena adingabeentzat, “Jaibusa” garraio zerbitzua erabiltzeko

Agiriak

–Baimena, adingabearen gurasoak edo tutoreak sinatua, “Jaibusa” garraio zerbitzua erabiltzeko

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Udala

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea

Baimenak eragina izan duen azken egunetik 2 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Espedienteak gordetzen diren bitartean

Oharrak

Motibazioa: Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

Erabakiaren zenbakia

517

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Sailaren izena

Datu pertsonalak babesteko arloan pertsonek dituzten eskubidea gauzatzea

Agiriak

–Eskaera, pertsonek datuen babesaren arloan dituzten eskubideetako bat edo beste gauzatzeko, bereziki datuak ezabatzeko eskubidea.

–Datuen tratamenduaren arduradunak eskaerei emandako erantzuna.

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, haren mendeko erakundeak eta toki entitateak.

IRIZPENA

Transferentzia

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea pertsonek eskubide horiek gauzatzeko egindako eskaerak eta haiei emandako erantzunak, espedientea amaitu eta 3 urtera.

Datu pertsonalak babesteko arloan pertsonek dituzten eskubideak gauzatzea

–Pertsona fisiko baten datuak blokeatu eginen dira datuen tratamenduaren arduradunak hala eskatzen duenean, baldin eta datuok ez badira jada beharrezkoak zertarako jaso eta helburu horretarako, edo beste modu batera tratatu badira, Datu Pertsonalei buruzko 3/2018 Lege Organikoaren 32. artikuluarekin bat.

–Datu pertsonalak erabat ezabatzea, deuseztatze prozedurak edo dokumentu sail ebaluatuak kudeatzeko baliagarriak badira, sailak gordetzeko epea betetzen denean.

–Datu pertsonalak gordetzea, kontserbazio iraunkorreko prozedurak edo dokumentu sail ebaluatuak kudeatzeko baliagarriak badira. Pertsona fisikoen datuak blokeatuko dira haiek eskuratzea mugaturik dagoen bitartean

Eskaerak eta erantzunak deuseztatzea, espedientea amaitu eta 3 urtera

Laginketa mota

Sarbidea

Epea

Murriztua

Murrizketa epea: Zer dokumentu sailekoak diren, horixe bera.

Oharrak

Motibazioa:

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EE) Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez. Erregelamendu horrek indarrik gabe utzi zuen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

–Artxibo eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legea (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

518

Erabakiaren data

2020ko ekainaren 8a

Izena

Aldeko erabakia Tafallako Udalak egindako eskaerari, zeinaren bidez eskatzen baitzuen Tuterako Udalak “Udaltzaingoaren zehapen espedienteak” sailerako onetsitako balorazioarekin bat egitea.

Xedea

Onestea Tafallako Udalak egindako eskaera baiesten duen erabakia. Eskaera horren bidez eskatu zen bat egitea “Udaltzaingoaren zehapen espedienteak” sailaren gainean egindako balorazioarekin, zeina alkatetzako 229/2013 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen (2012/06 erabakia), Tuterako Udalaren Dokumentuak Hautatu, Balioetsi eta Garbitzeko Batzordeak proposaturik.

Iragarkiaren kodea: F2014184