286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Interesdunak epatzea, udaltzain-agenteen bi lanpostutarako
gora jotzeko errekurtsoa dela-eta

Idazki bat eta agiriak jaso dira, María Jesús Aragonés Mayencok jarritako 20-01283 gora jotzeko errekurtsoa dela eta, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri ere, San Adriango Alkatetzak 2020ko abuztuaren 18an emandako ebazpenaren kontra, zeinak hizpide baitzuen akats materialak zuzentzea deialdi batean, hain zuzen ere udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Alkate udalburuaren azaroaren 25eko 306/2020 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DUT:

“Lehenbizikoa.–María Jesús Aragonés Mayencok jarritako 20-01283 gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegira. Errekurtso hori jarri zen San Adriango Alkatetzak 2020ko abuztuaren 18an emandako ebazpenaren kontra, zeinak hizpide baitzuen akats materialak zuzentzea deialdi batean, hain zuzen ere udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Maria Jesús Aragonés Mayencori, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunak epatzea, aukera izan dezaten hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, nahi horiei aurka egin nahi badiete ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegira, eta espedientearen kopia eginbidetuarekin batera erantsiko da espedienteak dituen dokumentuen indizea; eta espedientearen zati bat izanen da epatzeko jakinarazpenaren kopia eginbidetua.”

San Adrianen, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2014469