286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko azaroaren 12an, bertaratutako kideen gehiengoa izanik, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa.

2. Plantilla organikoa jendaurrean jartzea Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta plantilla behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3. Plantilla organikoa Foru Komunitateko Administrazioari igortzea, behin betiko onetsi denetik hilabeteko epean.

Urrotz-Hirian, 2020ko azaroaren 18an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2013950