286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

Herri-larreen zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Zudairiko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko urriaren 20an egin bilkura arruntean, erabaki zuen tramiteak abiaraztea Zudairiko Kontzeju-mugarteko herri-larreak herritarren artean zuzenean adjudikatzeko 2021-2031 aldirako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 188. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskubidea dutela uste dutenek larreen zuzeneko adjudikazioa eska dezaten.

Adjudikazio hau arautzen duten baldintzak ikusgai daude udal bulegoetan, interesdun guztien eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zudairin, 2020ko azaroaren 16an.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Oses.

Iragarkiaren kodea: L2014019