286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 145. lurzatian.
Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak 523/2020 ebazpena eman zuen 2020ko azaroaren 25ean, hasiera batez onesteko Albistur kaleko 61. zenbakiko jabekideen erkidegoak aurkeztutako xehetasun-azterketa, sarbidea egokitzeko eta igogailua jartzeko 3. poligonoko 145. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lesakan, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2014613