286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2021rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021erako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), Idazkaritzan egonen dira ikusgai 2021eko ekitaldirako onetsitako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2014611