286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Yolanda Fernández Sagredo andrea, Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen du libreki errebokatzen ahal duela bulegoburuen bitarte baterako izendapena erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Yolanda Fernández Sagredo andrea, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Ataleko burua.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 17an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2014295