286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Lekunberrin, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2014608