286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Udal Planeko aldaketa xehatua. Behin betiko onespena

Argitara ematen da Donamariako Udal Planeko aldaketa xehatua, ez baitzen argitaratu Osoko Bilkurak 2012ko ekainaren 27an behin betiko onetsi ondoren.

Onetsitako aldaketak eragina du Eraikinen estalkietako eguzki energiako instalazio fotovoltaikoen gaineko ordenantzan. Aldaketaren edukia:

Lehen artikulua.–Donamariako udal-mugartean ez dira aplikatuko Eraikingintzaren Kode Teknikoko HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz ezarritako aurreikuspenak, erabilera industrialeko hiri eremuetan izan ezik.

Bigarren artikulua.–Ezin izanen da kaptazio fotovoltaiko eta termikoko plakarik jarri katalogatutako eraikinen estalkien gainean, ezta horien partzeletan ere.

Hirugarren artikulua.–Gainerako eraikinetan, kaptazio fotovoltaiko eta termikoko plakak jar daitezke estalkien gainean, honako baldintza hauen barrenean:

Eraikinarekin berarekin eta ingurunearekin harmonia gordeko dute.

Eraikinaren erabilera edozein dela ere, estalkiko isurkietan jarriko dira, inklinazio berarekin, eta gehienez ere 20 cm aterata estalkiko isurkien planoen aldera.

Laugarren artikulua.–Instalazioko gainerako elementuak, kanalizazioak barne, eraikinaren barrenean jarri beharko dira.

Bosgarren artikulua.–Kontraesanik egonez gero, ordenantza hau Donamariako Udal Planeko eraikingintza-ordenantzen beste alderdi batzuen gainetik egonen da.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, 2012ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, maiatzaren 24koan, baita herrialdeko egunkari batean eta iragarki-taulan ere. Epe horretan ez zen erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu.

Donamarian, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2014127