286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2021erako karga-tasak

Aiegiko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:

Udalbaltzak erabaki du onestea Aiegiko Udalak aplikatuko dituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak; zoru publikoa erabiltzeko tasak baizik ez dira aldatuko, eta gainerakoak iaz bezala utziko dira. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,2.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,8.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,5.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren edo gainbalioaren gaineko zerga. Karga-eskala, 2017an: %10.

Ardantzeko kirol instalazioen tarifak eta tasak.

MATRIKULAK ABONAMENDUAK

Haurrak

33,00 euro

Gazteak

45,50 euro

Helduak

65,00 euro

65 urtetik gorakoak

33,00 euro

Familia ugaria*

183,00 euro

* Bikotea gehi adingabeak.

BANAKAKO ABONAMENDUA, HILABETEKOA (INSTALAZIO GUZTIETARA SARTZEKO)

Haurrak

15,00 euro

Gazteak

20,00 euro

Helduak

30,00 euro

65 urtetik gorakoak

15,00 euro

FAMILIAKO ABONAMENDUA

Hilabetekoa

Helduak

Haurrak

Gazteak

Bi guraso

60,00 euro

Dohainik

9,50 euro

Guraso bakarra

30,00 euro

7,00 euro

14,00 euro

–Haurrak, 3-13 urte; gazteak, 14-17 urte; helduak: 18-64 urte.

Ludotekako urteko tasak

LUDOTEKAKO TASAK UDAN

5 egun astean

Ordutegia

Orduko prezioa

Seme edo alaba 1

50,00 euro

10:00-14:00.

2,50 euro

2 seme-alaba

90,00 euro

10:00-14:00.

4,50 euro

3 seme-alaba

125,00 euro

10:00-14:00.

6,25 euro

Egun bat, 10:00-14:00

Ordutegia

Orduko prezioa

Egun 1

16,00 euro

10:00-14:00

4,00 euro

COVID-19aren pandemiak ekarritako osasun-krisiak sortutako salbuespeneko egoerarengatik, barkatzen da zoru publikoa erabiltzeagatiko tasen %50 eta eraikin sozialen alokairu-kanonaren %50.

Erabaki honetan aipatu gabeko karga-tasak 2020an aplikatutako berberak izanen dira.

Aipatutako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak jendaurrean jartzen dira hogeita hamar egunez, osoko bilkuraren erabakiaren iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialen eta udaletxeko iragarki-taulan. Epe horretan, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezakete eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta hurrengoekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Aiegin, 2020ko azaroaren 28an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2014618