286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ablitasko Udaleko alkateak, 2020ko azaroaren 27an, ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea.

Xedatzen da Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan ezen alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak espresuki beste baten esku utzi behar direla horretarako.

Kontuan izanik alkatea ez dela lanpostuan ariko.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Carlos Bonel Soto alkateordea izatea nire ordez ariko dena, alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, kanpoan naizen bitartean, ezin izanen bainaiz nire eginkizunetan aritu aldi batean, 2020ko azaroaren 30etik nire postura itzultzen naizen arte.

2. Honako hau jakinaraztea Carlos Bonel Sotori, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2014534