286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko azaroaren 25ean hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide titular bat eta ordezko kide bat berritzen dituena.

Apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuak, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua aldatzen duenak, xedatzen du Lanbide Heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko kide anitzeko organo hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hogeita bi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Komunitateko Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen, Cámara Navarraren, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko indarreko Erregelamenduaren 7. artikuluak ezartzen du kontseilukide izateari utziko zaiola, besteak beste, ordezkatzen dituen erakunde edo organizazioek erabakitzen dutenean hura ordeztea.

Ikusirik Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuak egindako txostena, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ontzat emana, eta apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delibero hori erabaki baten bidez hartu behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilutik kentzea kide titular den José Antonio Sarría Terrón jauna eta ordezko kide den Roberto Elizalde Montoya jauna, biak Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa ordezkatzen ari zirenak, erakunde horrek ordeztea erabaki baitu.

2. Roberto Elizalde Montoya jauna eta Idoia Pozo Gordillo andrea izendatzea, hurrenez hurren, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren kide titular eta ordezko kide Nafarroako Lanbide Heziketaren kontseiluan.

3. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2014309