284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, gizarte-ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten entitate eta elkarteendako dirulaguntzak emateko 2020ko deialdiaren iragarkian

2020ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, argitaratu zen gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteendako dirulaguntzen 2020ko deialdiaren laburpena, eta ikusi da iragarki horretan akats bat dagoela.

Honela dioen tokian: “Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera”.

Honelaxe behar du: “Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera”.

Barañainen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2014592