284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2049/2020 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez agindua ematen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekreturen bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 27an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu da.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2020ko otsailaren 26an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 39. zenbakian, errektoreak 2020ko urtarrilaren 30ean emandako 182/2020 Ebazpenaren bidez.

Hainbat zerbitzuk hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoaren aldaketa egitea, egiaz dauden beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2020ko azaroaren 27an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketa onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian ageri da.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko azaroaren 27an.–Jarduneko errektorea, Francisco J. Arregui San Martín.

ERANSKINA

OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK.

2020. Urteko ekitaldia

A.–Lanpostuen aldaketak.

A.1.–Lanaldien aldaketa:

Lanpostu honen lanaldia aldatu da:

–Ikerketa Errektoreordetza / Liburutegi Zerbitzua / Ikerketa Bildumen Atala.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO

LANALDIA

216

Oinarrizko Lanpostuko Liburutegiko Laguntzailea

Arratsaldez

Goizez

Justifikazioa: plantillan adierazitako lanaldia bere jardunaren errealitatera egokitu behar da.

A.2.–Campus aldaketa:

Lanpostu honen campusa aldatu da:

–Kudeatzailetza / Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua / -- / Zerbitzu Orokorretako Unitatea.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO

CAMPUSA

AZKENEKO

CAMPUSA

691

Zerbitzu Orokorrak

Iruñea

Tutera

Justifikazioa: plantillan adierazitako campusa lanpostuaren errealitatera egokitu behar da.

A.3.–Lanpostuaren izenaren aldaketa:

–Kudeatzailetza / Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua / Azpiegituren Atala / Mantentze-Lanen Unitatea.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

701

Teknikaria O.L. (Mantentze-Lanak)

Teknikaria O.L.

Teknikaria O.L. (Mantentze-Lanak)

Justifikazioa: lanpostu hau sortzean izandako akats bat zuzendu behar da. Gobernu Kontseiluaren 2020ko martxoaren 24ko erabaki baten bidez sortu zen lanpostua, zehazki Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen Plantilla Organikoa aldatu zuen erabakiaren bidez.

Iragarkiaren kodea: F2014548