284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Espedientea: A/31/03260 C13-1. instantzia JV/br
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Helbidea: Gonzalez Tablas 9, behea - 31005 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Marin - 1.0100.190.

Tokia: Oronozko piszifaktoriako presa.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Konponketan, dagoen harri-horma sendotuko da hormigoizko horma bat jarriz oinaldean. 13 metro luze den horma horrek 0,75 x 0,35 metroko zapata dauka, eta 0,70 x 0,25 metroko altxaera, bi eraikuntza junturarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko azaroaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2014053