284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2020-A-108

Desarrollos del Batán SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen emakida eskatu du:

Eskatzailea: Desarrollos del Batán SLU.

Xedea: energia hidroelektrikoa.

Eskatutako gehieneko emaria: 4500 l/s.

Urak ur laster hauetatik hartuko dira: Aragoi ibaia.

Udal-mugartea: Santakara (Nafarroa).

Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita bi hilabeteko epean, onartuko dira, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak ere, konfederazio hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Eskatzaile guztiak ager daitezke bertara; beraz, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko neurriak aplikatzearren, bertaratuko direla berretsi beharko dute posta elektroniko bat superficiales@chebro.es helbidera igorriz, eta bertan adierazi goiburuan agertzen den espediente zenbakia. Akta eginen da, eta agertzen direnek eta Administrazioaren ordezkariak sinatuko dute.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2014052