284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2020-A-107

Desarrollos del Batán SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen emakida eskatu du:

Eskatzailea: Desarrollos del Batán SLU.

Xedea: energia hidroelektrikoa.

Eskatutako emaria, gehienez: 4500 l/s.

Urak ur laster honetatik edo hauetatik hartuko dira: Aragoi ibaia.

Udal-mugartea: Murillo el Fruto (Nafarroa).

Bi hilabeteko epea egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, honako hauek aurkeztu ahal izateko konfederazio hidrografiko honetan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan: eskatzaileak aurkez dezakeen proiektuaz gain, eskaeraren xede bera duten beste proiektu batzuk edo harekin bateragarriak direnak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Eskatzaile guztiak agertzen ahalko dira; horregatik, COVID-19ak eragindako pandemia egoeraren ondoriozko neurriak aplikatzeko, bertaratzeko asmoa duten horiek hala jakinarazi beharko dute mezu elektroniko baten bidez, superficiales@chebro.es helbidean, goiburuan agertzen den espediente zenbakia adierazita. Akta eginen da, eta bertaratutakoek eta Administrazioaren ordezkariek sinatuko dute.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2014051