284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko lan-egutegiaren onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko azaroaren 12an egin bilkuran, 2021eko lan-egutegia onetsi zuen, eta ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun hauek ezarri:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Urriaren 12: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 24a: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen jaia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko urteko lanaldian benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen urteko lanaldiaren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 14:45 arte; gainerako 30 minutuak hautara eta malgutasunez eginen dituzte langileek 7:30-8:00 bitartean eta 14:45-15:15 bitartean.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

c) Lan-ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, uztailaren 7a eta abenduaren 31; hala, langileek 3 ordu izanen dituzte nahierara erabiltzeko.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko familia-arrazoiengatik, lana eta familia kontziliatzeagatik edo zerbitzuaren beharrengatik lanaldi bereziren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.

Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Prestakuntza ikastaroetara joateko honako arauak ezartzea: prestakuntza ikastaroetan emandako denbora lan denboratzat hartuko da, ikastaroak lanorduetan egiten badira eta zerbitzuaren beharrek horretarako bide ematen badute.

Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora kasu honetan baizik ez da lan denboratzat hartuko: Administrazioak erabakitzen duenean, lanpostuak bere dituen eginkizunak ongi betetzeko, nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak jasotzeko.

Bosgarrena.–Arauak ezartzea arrazoi partikularrengatik lanera ez joateari eta lantokitik ateratzeari buruz. Bidezkoa izanen da arrazoi partikularrengatik lantokira ez joatea edo lantokitik ateratzea, baldin arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 71/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua).

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratuko da.

Urrotz-Hirian, 2020ko azaroaren 18an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2013951