284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2021erako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Untzueko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–2021erako zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa):

• Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izango dira.

• Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Untzueko Udalaren iragarki-taulan, eta egoitza elektronikoan http://unzue.sedelectronica.es, Untzueko herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2014604