284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Horrenbestez, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturik dagoena.

Halaber, espedientea udal egoitza elektronikoan https://unzue.sedelectronica.es egonen da interesdunen eskura.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.

Untzuen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2014603