284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Ekonomia eta finantza plana 2020rako eta 2021erako.
Jendaurrean jartzea

Tirapuko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ekonomia eta finantza plana onestea. Haren helburua da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua betetzea 2020ko eta 2021eko ekitaldietan, ez baitzen bete 2019ko ekitaldian.

Erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, bete beharrez Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa.

Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago Tirapuko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian Udalbatzak onetsi zuenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte. Esteka honen bidez eskura daiteke: https://tirapu.sedelectronica.es/transparency/3c8e71ec-8ebc-47e9-965a-1424293ee5e8/.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tirapun, 2020ko azaroaren 17an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2013761